Gorriztarango eguna ospatuko da ekainaren 21ean Leitzako Basakabin

Ttipi-Ttapa 2015eko ekainaren 17a

Auzotarrek beren trebezia erakutsiko dute, ziur giro ederra sortuko dela

31. Txintxurrin txapelketa eginen dute iluntzean

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, Gorriztarango auzokideek euren eguna ospatuko dute. Ohikoa denez, trikitilarien doinuek alaituko dute egun guztiko pesta. Urtero bezala, aurten ere, Txintxurrin txapelketak ikusmina piztuko du.

Goizeko 10etan mezarekin hasiko da ospakizuna eta ondoren, herri kirolak antolatu dituzte. Segidan, proba bereziak eta umeentzako jokoak ere izanen dira, nahi duenak parte hartu dezan. 14:00etan auzo bazkaria izanen da Basakabin, jatetxean bertan erosi ahalko dira txartelak. 17:00etan XXX. Mus txapelketa jokatuko da eta 18:00etan dantzaldia. Aurten gainera, garai bateko ohitura berreskuratu asmoz, dantza lehiaketa ere egiteko asmoa dute. 19:30ean txintxurrin txapelketa jokatuko da. 31. edizioa da aurtengoa eta lehiakide berriek eta beteranoek beraien abilezia erakusteko aukera izanen dute beste behin giro alaiean. 20:30ean zozketa eta ondoren txokolatea izanen da denentzat.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun