Pesta borobila egin dute aresoarrek larunbatean

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 15a, 09:35
Haur, gazte eta helduek apaindu zituzten oihal koloretsuak. Argazkiak: Pello Belauntzaran eta Uxue Goikoetxea.

Ospakizun bikoitza izan zuten Areson ekainaren 13an, Ehuntzen egunak eta Lagun Arteak antolatutako bestak bat eginda. Goizean oihalak josi eta margotzen aritu ziren eta ekainaren 21ean Iruñean egitekoa den ekitaldirako materiala eta sarrerak erosteko aukera ere izan zen. Pintxoak, jokoak, Basakaitz dantza taldearen emanaldia... eta herri bazkarian 150 pertsona baino gehiago bildu ziren. Maialen Arzallus eta Julio Sotok girotu zuten bazkalondoa eta Gabenara taldearen erromeriak alaitu zuen arratsa karrapean giro bikaina sortuz. Ikusi argazkiak

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun