VII. Sagardo Eguna ekainaren 13an ospatuko dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2015eko ekainaren 11

Leitzako plazan 20 sagardogile eta hainbat sagardozale bilduko dira larunbat arratsaldean.

Gipuzkoa eta Nafarroako 20 sagardogileren zukuak dastatzeko aukera

XXXVIII. Kultur Aroa azken txanpan sartu da Leitzan eta ohikoa denez, sagardo egunarekin emanen zaio bukaera. Ekainaren 13an, larunbatean 19:00etatik aurrera, Gipuzkoa eta Nafarroako 20 sagardogileren edariak probatzeko aukera izanen da, herriko ostatuek jarritako pintxoekin batera. Zazpigarren edizioa izanen da aurtengoa eta 21:00ak arte luzatuko den dastaketan, batetik eta bestetik edanaz, sagardo gustokoena aukeratzeko tartea izanen da Leitzan.

 

Kultur Aroaren azken txanpa

Hitzaldien zikloa berriz, ekainaren 4an bukatu zen Torrean egin zen mahai inguruarekin. Dispertsioaren gordinetik izenburupean presoen eta senitartekoen  egoeraz solastu zuten. Gaiarekin lotuta ekainaren 2tik 10era arte To­rrean, Zirkulon eta Peritzan eta ekainaren  12, 13 eta 14an Atekabeltz herriguneko aretoan Emakumea eta Borroka gaia lantzen duen Pintze­lada askeak erakusketa egonen da ikusgai. Itziar Moreno eta Lorentza Beyreren lanek, Alaitz Areitio eta Ekhiñe Eizagi­rreren olerkiek, eta Sarah Kowalzeskiren argaz­kiek osatzen dute erakusketa. Mikel Illaregiren Zura eta Ura erakusketa ere Aieneko garbilekuan dago ikusgai, ekainaren 14ra bitartean. Ondoren Iberori buruzko erakusketa ekarriko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun