Ekainaren 13rako, larunbaterako prestatu duten egitarauaren baitan, Gure Esku Dago ekimenarekin bat egin eta Ehuntzen eguna ere sartu dute. Hala, goizean ohialak lortu, margotu eta josteko aukera izango da eta plazan jokoak, pintxoak, musika.. ere izango dira. Ehainaren 21ean Iruñean egitekoa den Josten Egunera joateko txartelak ere salgai jarriko dituzte. Eguerdian Basakaitz dantza taldeak emanaldia eskainiko du eta ondoren bazkaria izango da. Bazkalondoa Julio Soto eta Maialen Lujanbio bertsolariek girotuko dute eta eguna borobiltzeko, arratsaldean erromeria izango da Gabenara taldearen eskutik.