Areso, Leitza eta Goizuetako eskolen batuketa gauzatu zen larunbatean Areson egindako topaketan

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 9a, 10:50

Ikasle, irakasle eta gurasoek primeran pasa zuten topaketetan. ARGAZKIA: Jaione Olazabal

200 lagun pasatxo bildu ziren bazkarian

Ni+Zu=GU leloa bete eta batuketa borobila osatu zuten ekainaren 6an Areso, Leitza eta Goizuetako eskolek. Hiru herrietako eskolen arteko topaketen 16. edizioa zen aurtengoa eta aresoarrak izan zuten pesta antolatzeko ardura. Goizeko 11etan hasi eta egun osoan zehar luzatu zen pesta. Eguraldiak ere lagundu zuen eta hala, bildu ziren 200 lagun inguruk plazan bazkaltzeko aukera izan zuten. Jokoak, fanfarre eta txistulariekin kalejira, soka-tira... giro paregabean ibili ziren. Ikusi Jaione Olazabal herritarrak bidalitako argazkiak.

Hiru herrietako haur, guraso eta irakasleen arteko harremanak indartzea da ekimenaren helburua. Aurtengo besta bukatuta, goizuetarrak izanen dira 17. topaketa antolatuko dutenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun