Gure Esku Dago ekimenaren oihalak atera dituzte Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 9a, 09:09
Gure Esku Dago ekimeneko oihalak plazaratu dituzte Goizuetan.

Ekainaren 21ari begira herriz herri hainbat ekintza egin dira asteburu honetan

Joste egunak eta besta giroan osatutako ekimenak antolatu ditu Gure Esku Dagok asteburu honetan hamaika herri eta auzotan, tartean Goizuetan. Oihalak josi eta ekainaren 21erako sarrerak eskuratzeko deia berretsi du erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak. Norbere herrian edo internetez erosi ahal dira ekitaldi nagusietarako sarrerak. Ikusi Felix Loiarteren argazkiak

 

Orain arte herritarrek betetako oihal zatiak plazara atera eta horiek josten aritu dira dozenaka herri eta auzotan. Guztietan ekainaren 21ean Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean izanen diren ekimenetan parte hartzeko deia egin dute. Nafarren erronka Iruñeko Zezen plaza izanen da, asteburu honetan oihalak kalera atera dituzte Goizuetan, bertze zenbait herritan bezalaxe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun