Iskibiko 6. BTT zeharkaldia prest ekainaren 7an eginen dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2015eko ekainaren 3a

Txirrindulariak Artikutzatik pasatuko dira.

Bi ibilbide izanen dituzte txirrindulariek aukeran

Goizuetako Iskibi kanpinak antolatzen duen BTT zeharkaldiaren seigarren edizioa eginen da ekainaren 7an. Izen ematea igande goizeko 8etan hasiko da eta irteera 9etan izango da. Parte hartzeko, Internet bidez eman daiteke izena www.kirolprobak.com webgunean, 12 euro ordainduta eta bestela, egunean bertan, 16 euro ordainduta. Bi ibilbide izanen dira aukeran, 30 eta 43 kilometrokoak. Azken honek 1.360 metroko desnibela izanen du.

 

Artikutzako parke naturaletik barna pasatuko den ibilbidean zehar bi hornidura-toki izanen dituzte eta proba bukatzerakoan, luntxa eta opariak izanen dituzte partehartzaileek, baita dutxak eta bizikletak garbitzeko aukera ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun