Aralar Musika Eskolaren kontzertua ekainaren 4an Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2015eko ekainaren 2a

Herriko musika ikasleek bere emanaldia eskainiko dute ostegunean.

Ikasturte bukaerakoa eskainiko dute ikasleek ostegun arratsaldean

Ikasturte bukaerako kontzertua eskainiko dute Aralar Musika Eskolako ikasleek ekainaren 4an, ostegun arratsaldeko 7etan Goizuetako Udaletxeko ganbaran. Eguraldiaren arabera, udaletxeko aterpean edo plazan ere izan daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun