Aurreko edizioetan baino postu gutxiago plazaratu zituzten, 40 denetara, antolatzaileek postuen kalitate eta aniztasuna lehenetsi zutelako kopuruari garrantzia eman beharrean. Artisauek produktuak salgai jartzeaz gain, euren eguneroko lana zuzenean ere erakutsi zuten. Brun anaiek adibidez, errementarien ofizioaren nondik norakoak erakutsi zizkieten bertaratu zirenei eta Felix Aranburuk, paperarekin artelan berexiak egiten erakutsi zien etxeko ttikienei tailer baten bidez.