493 kirolarik bukatu dute Euskal Herria Mendi Erronkaren hirugarren edizioa Leitzan

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 1a, 10:38
600 korrikalari abiatu ziren Leitzako plazatik eta 493k lortu zuten ibilbidea 13 ordu baino guttiagoan burutzea. Argazkia: Pablo Feo

65 kilometroko luzera duen proban Daniel Aguirre kataluniarra nagusitu da

Euskal Herria Mendi Erronka mendi lasterketaren hirugarren edizioa maiatzaren 30ean egin da Leitzan. 65 kilometroko luzeran eta 7.000 metroko gainbehera duen proba bukatzen bizkorrena Caparroson sortu baina Katalunian bizi den Daniel Agirre izan da bere lehen partehartzean (6:42:59). Kasik 600 korrikalari abiatu ziren larunbat goizeko 8etan Leitzatik eta horietatik 493k (471 gizasemek eta 22 emakumek) lortu zuten 13 ordu baino guttiagoan proba burutzea. Ikusi sailkapenak

Daniel Agirre irabazleak ordu laurden baino gehiago aldea atera zion bigarren izan zen Javi Dominguez gasteiztarrari (6:58:05). Ilunberriko Xabier Zarranz-ek osatu zuen podiuma (7:11:19). Eskualdeko kirolarien artean, Iban Bengoetxea leitzarra izan zen bizkorrena, zazpigarren postuan (7:32:59), Jon Ander Zabaleta izan zen bigarrena (29. sailkapen orokorrean, 8:04:07) eta Julen Lizarraga leitzarra hirugarren (36. sailkapen orokorrean, 8:10:37).

Lehenbiziko emakumea, berriz, Beasaingo Elena Calvillo izan zen bizkorrena (8:23:02),  Izaskun Zubizarreta donostiarra bigarren (8:39:11) eta Leire Martinez santurtziarra hirugarren (8:42:54).

 

Kilometro bertikala

Euskal Herriko Mendi Erronkaren baitan, Kilometro Bertikala ere jokatu zen, Irumugarrietako igoeran. Hemen irabazlea, joan den urteko proba osoa irabazi zuen Iker Karrera amezketarra izan zen (43:25). Aurtengoan, proba osoa lehiatzera baino, Kilometro Bertikala zuen begiz joa Amezketako korrikalari handiak eta hortaz, sailkapen orokorrean 126. izan zen. Kilometro Bertikalean bigarren Orozkoko Javi Olabarria izan zen (49:49) eta hirugarren Burlatako Javier Agustin Garcia (51:54)

 

Eskualdekoen sailkapena

7. Iban Bengoetxea (Leitza) – 7:32:59

29. Jon Ander Zabaleta (Leitza) – 8:04:07

36. Julen Lizarraga (Leitza) – 8:10:37

74. Iñaki Zabaleta (Leitza) - 8:39:30

91. Gorka Bermejo (Leitza) – 8:50:35

92. Eneko Andueza (Leitza) – 8:51:46

101. Txus Unsion (Bera) – 8:56:43

134. Joseba Elizagoien (Bertizarana) – 9:19:48

152. Arkaitz Nieve (Leitza) – 9:33:29

200. Ekaitz Alduntzin (Leitza) – 9:55:32

222. Pello Kanflanka (Leitza) – 10:02:42

232. Mikel Baraibar (Leitza) – 10:10:05

286. Aitor Huizi (Leitza) – 10:32:56

301- Mikel Diosdado (Leitza) – 10:38:04

310. Xabier Eraso (Areso) – 10:39:14

313. Dani Narbarte (Goizueta) – 10:40:56

319. Iker Gomez (Leitza) – 10:46:38

320. Iñigo Sagastibeltza (Leitza) – 10:47:12

342. Iraitz Uriarte (Leitza) – 11:02:05

415. Rafa Alzate (Bera) – 11:44:54

422. Mikel Saenz (Leitza) – 11:48:44

423. Oskar Ariztimuño (Leitza) – 11:48:51

450. Javier Lizartza (Leitza) – 12:19:44

465. Xabier Zabaleta (Leitza) – 12:43:32

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun