Goizutrailen bigarren edizioak bi ibilbide izanen ditu aukeran maiatzaren 16an

Ttipi-Ttapa 2015eko maiatzaren 13a

10 eta 25 kilometroko ibilbideen artean aukeratzeko modua izanen dute korrikalariek.

Larunbatean Goizuetan eginen den probarako izen emateko epea zabalik dago

2015. urtean bi ibilbide izanen ditu Goizutrail mendi lasterketaren bigarren edizioak maiatzaren 16an. 

Herriko plazan (154 metro) hasiko dira bi ibilbideak larunbat goizeko 9eta¡an, Aitasemegi auzora igoko dira korrikalari guztiak xenda estu batetik. 4 kilometrotan xenda eta pistetatik barrena 680 metrotara dagoen Eneko Elorriko bizkarrera igoko dira, eta hemendik herrira jeitsiko dira Espideko sorotik pasatuz.

10 kilometroko ibilbide motza egin behar dutenek herrian bukatuko dituzte lanak, 631 metroko desnibelarekin.

25 kilometroko ibilbide luzea aukeratzen dutenek, ordea, herritik Mandoegiko gailurrera igo beharko dute, 1.045 metrora. Ondoren Mandoegiko gailurretik jarraituko du ibilbideak eta bukatzeko berriz ere herriko plazara jaitsiko da. Desnibela 1.636 metrokoa da eta ibilbide guztia mendiko xenda pista eta larrean zehar izango da.

Izen ematea zabalik dago www.herrikrossa.com webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun