Goizueta indartsu hasi da Nafarroako Herriarteko pilota txapelketako berragerpenean

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 11a, 14:50
Goizuetako taldeak lau partidak irabazi zituen Herriarteko txapelketaren lehen jardunaldian.

Larunbatean lau partidak irabazi zizkion Atarrabiari

Urte batzuk zeramazkin Goizuetak Nafarroako Herriarteko pilota txapelketan parte hartu gabe, baina aurten bigarren mailakoan hasi da. Larunbatean jokatu zuen lehen jardunaldia Atarrabiaren kontra Goizuetako pilotalekuan eta partida guztiak irabazi zituen.

Kimu mailan, Goizuetako Joanes Apezetxea eta Beñat Apezetxeak 18 eta 6 irabazi zieten Atarrabiako Garralda eta Agirreri.

Haur mailan, Goizuetako Aitor Aizkorbek eta Antton Apezetxeak 18 eta 1 irabazi zieten Atarrabiako Jubera eta Fernandez-i.

Jubeniletan, Goizuetako Iker Salaberria eta Jonni Salaberriak 22 eta 8 irabazi zieten Atarrabiako Ayesa eta Bidaurretari

Senior mailan, azkenik, Goizuetako Ekaitz Narbarte eta Jon Zabaletak 22 eta 9 irabazi zieten Ayensa eta Garateari.

Goizuetarekin batera, Ultzama, Zizur, Barañain, Lekunberri, Arbizu, Esteribar eta Atarrabia ari dira bigarren mailako txapelketan.

Heldu den igandean Barañainen kontra jokatuko du bigarren jardunaldia Goizuetak, Barañainen.

Herriarteko jardunaldiaz gain, Nafarroako Kirol Jokoetako partida bat ere jokatu zuten larunbat arratsaldean Goizuetako pilota plazan, hirugarren mailako benjaminetan. Umore Onako Oihan Legarreta eta Aitzol Salaberriak 18 eta 1 irabazi zieten Soroa eta Mujikari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun