Amnistia eguna antolatu dute maiatzaren 9an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2015eko maiatzaren 7a

Leitzako Elkartasun Taldeak antolatuta, egun osoko egitaraua prestatu dute. Amnistiaren gaia ardatz hartuta, bideo emanaldia, mahai ingurua, bazkaria... antolatu dituzte.

Leitzako Elkartasun Taldeak Amnistia Eguna antolatu du maiatzaren 9an. Goizeko hamaiketan Atekabeltzen bideo emanaldia izanen da. Bertan, amnistia mugimenduaren bilakaera ikusteko aukera izanen da. Ondoren mahai in­gurua antolatu dute Philippe Bidart, Elias Fernandez, Idoia Iragorri eta Josu Ormaetxearekin. Amnistia aldarrikapen historikoa iraganetik etorkizunera gaia ­izanen dute hizpide. 14:00etan bertso bazkaria izanen da Aitor Mendiluze eta Jone Uriarekin. Bazkarirako txartelak Torrean erosi litezke 18 euroren truke. Eta arra­tsaldean, kalejira eginen dute Atekabel­tzetik Plazaraino.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun