Hauteskundeak 2015

Leitzako Eh Bilduren hautagaitza babesteko herri argazkia atera dute

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 7a, 10:48

Leitzako plazan atera zuten argazki herrikoia

Eh Bilduk udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du Leitzan ere eta Mikel Zabaleta izanen da alkategaia. «Nafarroako aldaketaren parte izan eta gure herrian jorratutako bidean sakondu» nahi dutela azpimarratu dute.

Mikel Zabaleta abokatua izanen da alkategaia eta berekin batera honela osatu dute zerrenda:

1. Mikel Zabaleta Aramendia

2. M.Andone Salbarredi Azurmendi

3. Eneko Andueza Aramendia

4. Ohiane Calderon Callejas

5. Iñaki Zabaleta Zabaleta

6. M.Iosune Marzol Ormazabal

7. Markel Azkargorta Cid

8. Onintza Bengoetxea Zabaleta

9. Julian Zabaleta Alduntzin

10. Arantxa Iparragirre Baleztena

11. Olatz Gereño Eraso

Apirilaren 25ean egin zuten hautagaitzaren aurkezpen ofiziala eta argazki herritarra ere atera zuten plazan.   Aurkezpen ekitaldi horretan «Nafarroako aldaketaren parte izan eta gure herrian jorratutako bidean sakondu» nahi dutela azpimarratu zuten. Taldeko kide gehienak dira berriak eta «lanerako gogoz eta ilusioz ekingo diogu bideari, Nafar bidea eta Euskal bidea eginez» gaineratu zuten. Maiatzaren 8an izanen dute kanpainako hasierako ekitaldia, 19:00etan Aurreran herri batzarra deitu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun