Unai Señoran eta Vanesa Pacha nagusitu dira Goizuetako IV. Herri Krosean

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 4a, 11:59

Gizonezkoen eta emakumezkoen podiuma, herriko lehen gizaseme eta emakumearekin batera. Argazkia: Felix Loiarte

38 korrikalari atera ziren helduen proban eta hainbat neska-mutiko kategoria ttikietan 

Maiatzaren 2an, larunbat goizean jokatu zen Goizuetako laugarren krosa. Gizonezkoetan, aurreko hiru edizioetan bezala, Irurako Unai Señoran izan zen irabazle eta emakumezkoetan, Vanesa Pacha iraizoztarra. Ikusi Felix Loiarteren argazkiak

Helduen lasterketan 38 korrikalari atera ziren. Gizonezkoetan lehenengoa, laugarren urtez jarraian, Irurako Unai Señoran Bengoa izan zen. Honek 3 kilometroko zirkuituari hiru itzuli emateko 32:54 minutu behar izan zituen.  Bigarren, iaz bezala, Lasarte-Oriako Raul Gomez Margallo izan zen (33:23) eta hirugarren Alkotzeko Mikel Beunza (33:33).

Emakumezkoen artean, irabazlea, Iraizotzeko Vanesa Pacha izan zen eta honek 38 minutu eta 55 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Bigarren Barbara Badosa kataluniarra izan zen (45:31) izan zen eta hirugarren Arantxa Uranga Fraiz (47:16).

Herritarren artean onena gizonezkoetan Hodei Lujanbio izan zen, 37 minutu eta 51 segundoko denbora bikaina eginaz eta zortzigarren izan zen sailkapen orokorrean. Herriko lehenengo emakumea, aurten ere Ane Zinkunegi izan zen, 54:56ko denborarekin. Honek ere laugarremez jarraian errepikatu du herriko lehenengoaren sarian.

Ikusi sailkapenak

Txikienek izan zuten aukera korrika egiteko eta parte hartzaile guztientzat izan zen oroigarriren bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun