Aresoko hainbat eragilek apirilaren 25ean Anaitasunara joateko deia luzatu dute

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 24a, 10:28

Elkarri erronka bota eta bideo-katea osatuz, Aresoko hainbat eragilek apirilaren 25ean Iruñeko Anaitasuna kiroldegian egingo den ekitaldian parte hartzeko deia egin dute. Euskaraz bizi nahi dutela argi adieraziz.

Apirilaren 25ean, Kontseiluak eta Nafarroako euskalgintzak deituta, euskararen aldeko ekitaldia egingo da Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Aresoko herritarrek, elkarri erronka botaz, bideo-katea osatu dute, Anaitasunara joateko deia zabalduz. Euskara taldeak, guraso elkarteak, antzerki taldeak, Lagun Arteak, eskolako irakaslek, Udalak eta Pake Toki elkarteak parte-hartu dute bideo erronkan. 18:30ean hasiko da Kontseiluak antolatu duen ekimena eta Anahitasuna izenburupean Anaitasuna kiroldegia, jendez, euskalzalez, euskaldunez lepo betetzea da helburua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun