Leitzako Mendibil mendi taldeak Etxauri-Sarbil-Etxauri ibilaldia eginen du apirilaren 18an

Ttipi-Ttapa 2015eko apirilaren 14a

Mendibil mendi taldekoek ateraldia eginen dute larunbatean Etxauri aldera.

Osteguna bitarte egin daiteke izen ematea

Leitzako Mendibil mendi taldeak prestatu du apirileko ateraldia. Apirilaren 18an eginen du Etxauri-Sarbil-Etxauri ibilaldia, zailtasunik berezirik gabeko 4 eta 5 ordu arteko txangOa. Ondoren bazkaria eginen dute Ororbian.

Aipatu bezala, apirilaren 18an, larunbat goizeko 7:30an aterako dira Oialde paretik autobusez. Bazkaria Ororbian eginen dute, 15 euroko menua. Autobusaren prezioa, berriz, 15 eurokoa izanen da. Aurrerako bazkideentzat 10 eurokoa.

Izen ematea apirilaren 16a (osteguna) baino lehen egin behar da Astizen, Maimurren edo mendibilaurrera@hotmail.com helbide elektronikoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun