Umore ona elkarteak apirilean zehar xake ikastaroa antolatu du haur nahiz helduentzat. Apirilaren 11n hasiko da eta lau larunbateko iraupena izango du. Oraindik apuntatzeko aukera dago, Amaia kafetegian edo goizuetakoumoreona@gmail.com helbidera idatzita. Helduek 5 euro ordaindu behar dute, eta langabetu eta haurrek doan izango dute ikastaroa.
Txakolindegira txangoa
Bestalde, apirilaren 18an, Ameztoi txakolindegira irteera antolatu du Umore Onak. Goizeko 10etan izango da irteera plazatik eta animatzen denak hasteko 30 euro ordaindu beharko ditu Amaia kafetegian izena emanez. Kopuru mugatuko irteera da eta animatzen denak apirilaren 11 izango du apuntatzeko azken eguna.