Bioenergetika eta Chikun ikastaroa antolatu dituzte Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2015eko apirilaren 7a

Gizarte Zerbitzuen eskutik, larunbatean 10:00etatik 13:00etara Udaletxeko Ganbaran

Leitza, Goizueta,  Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Bioenergetika eta Chikun tailerra antolatu du apirilaren 11n, larunbatean 10:00etik 13:00etara. Goizuetako Udaletxeko Ganbaran eskainiko zaie 16 urtetik gorako emakume zein gizonezkoei. 

Izena emateko Gizarte Zerbitzuetara (948 510840) deitu behar da, 08:00etatik 15:00etara, apirilaren 10a bitarte. Amaiaren kafetegian ere apunta daiteke. Teresa Martinez, Maite Perurena eta Mintxo Asiain izanen dira ikastaroaren emaileak eta nahieran mugitzeko arropa erosoa, galtzerdi lodi pare bat eta manta eta esterilla eraman beharko dituzte partehartzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun