Leire Retegi leitzarra bigarren Hernaniko Txistulari Gazteen lehiaketan

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 1a, 14:39
Nafarroako Pablo Sarasate kontserbatorio Profesionaleko ikasle sarituak. Eskuinetik hasi eta bigarrena da Leire Retegi.

Taldeka ere bigarren izan zen Iruñeko Gazteak taldearekin

Martxoaren 28 eta 29an ospatu da  Hernaniko X. Txistulari jaialdia, Euskal  Herriko Txistu Elkarteak antolaturik eta Hernaniko Udala eta Musika Eskolaren laguntzarekin. Hernaniko X Txistulari Gazteen Lehiaketa ere burutu zen eta bakarlarien artean, bigarren saria eskuratu zuen Leire Retegi leitzarrak

Martxoaren 28 eta 29an ospatu da  Hernaniko X. Txistulari jaialdia, Euskal  Herriko Txistu Elkarteak antolaturik eta Hernaniko Udala eta Musika Eskolaren laguntzarekin. Hernaniko X Txistulari Gazteen Lehiaketa ere burutu zen eta bakarlarien artean, bigarren saria eskuratu zuen Leire Retegi leitzarrak

Hernaniko  Milagrosa Kaperan 50 gaztek baino gehiagok parte hartu zuten Jaialdian., 9 eta 16 urte bitartekoak.

Finalera, Azpetiko, Gasteizko, Durangoko eta Iruñekoak iritsi ziren.

Taldeka, lehenengo saria Iruñea taldearentzat izan zen, Amaia Eraso, Aitor Huarte, Beñat Alcuaz eta Eneko Iturria, Nafarroako Pablo Sarasateko Musika kontserbatorio Profesionaleko ikasleek osatua.

Bigarren saria ere Iruñera joan zen, Iruñeko Gazteak taldeakeraman baitzuen, Leire Retegi leitzarra, Uxue Alcuaz, Igor Martínez eta Eneko Arbeak osatua. Hauek ere Nafarroako Pablo Sarasate kontserbatorio Profesionaleko ikasleak dira.  Aurkeztutako obra, Alborada Lau Zatikoa, Demetrio Iriarterena. Hirugarren saria  aldiz, Azpeitiako Antxieta taldearentzat izan zen.

Bakarlarien atalean, helduen kategorian, irabazlea Durangoko Gorka Pagonabarra izan zen,  bigarren saria, Gasteizko Iker Larrauri Delika, eta hirugarren saria Tafallako Beñat Alcuazek eraman zuen.

Bakarlarien atalean, gaztetxoen kategorian, irabazlea Durangoko Mikel González Balanzategik izan zen eta bigarren saria Leire Retegik eraman zuen, Bonifacio Lascurainen Bihotzez obrarekin. Leire Leitzakoa da eta egun, Nafarroako Pablo Sarasate kontserbatorio Profesionaleko 1.  maila egiten ari da.

 

Nafarroako Pablo Sarasate kontserbatorio Profesionaleko ikasle sarituak. Leire Retegi, eskuinetik hasi eta bigarrena da.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun