Emakumeen eguneko ekitaldiak martxoaren 13an eginen dituzte Areson

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 11a, 09:24
'Loreak' filma ikusgai izanen dute ostiral arratsaldean Areson. Artxiboko argazkia

'Loreak' filma ikusgai eta gero afari autogestionatua ostiralean

Martxoaren 8a iritsi eta pasa ere egin zaigu eta Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko beste urte batez ekintzak egingo dira Areson. Aurtengoan martxoaren 13an, ostiralean eginen dute ospakizuna, beti bezala pelikula bat ikusiz eta ondoren afariarekin.

Aurten "Loreak" filma izango da ikusgai udaletxeko erabilera anitzeko gelan, ostiralean 19:30ean. Pelikula hau Goya sarietarako izendatua ere egon zen eta herrian bertan ikusteko aukera izango dute aresoarrek. Ondoren afari autogestionatua izango aurten eta aurten berrikuntza bezala Leitza eta Aresoko emakumeek batera afalduko dute. Animatu, bakoitzak zerbait ekarri eta emakumeen eguna behar bezala ospatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun