Emakumeen egunaren harira ekitaldi ugari datozen egunetan Leitzaldean

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 4a, 08:00

Berdintasun batzordeak eta Leitzako Emakumeen Asanbladak antolatuta

Emakumeen eguna ospatzeko ekitaldi ugari izanen dira datozen egunetan Leitzan. Gizarte Zerbitzuetako berdintasun batzordeak antolatu du egitarauaren zati bat. Martxoaren 8an Iruñean deitutako manifestazioarekin bat egin dute, Leitzako Emakumeen Asanbladak bezalaxe, eta herritarrei 12:00etan bertara joateko deia egin diete.

Martxoaren 11n izanen da hurrengo hitzordua, Yach’Il emakumeen etxe komunitarioa (Txiapas) proiektuari buruzko erakusketari hasiera emanen dion hitzaldia antolatu dute Atekabeltzen 18:30ean eta segidan bideo emanaldia. Martxoaren 30a bitarte Mayar emakumeak. Duintasunezko koloreak izeneko erakusketa ere ikusgai egonen da. Martxoaren 22an Loreak filma eskainiko dute zinean 19:30etan.

Emakumearen Asanbladarenak

Martxoaren 8rako Leitzako Emakumeen Asanbaldak berriz, Arrakala dokumentalaren aurkezpen eta proiekzioa antolatu du martxoaren 5ean, ostegunean 19:00etatik aurrera Atekabeltzen. Martxoaren 7an, larunbatean 12:00etan bizikleta martxa feminista eginen da plazatik hasi eta herritik barrena eta ondoren poteo morea.

Bukatzeko martxoaren 13an Areson antolatu den filme emanaldira eta afarira joateko deia ere egin dute. Aurten Loreak filma izango da ikusgai udaletxeko erabilera anitzeko gelan 19:30etan. Ondoren afari autogestionatua izango dute eta aurten berrikuntza bezala Leitza eta Aresoko emakumeek batera afalduko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun