Leitza eta Areso lotzen dituen NA170 errepidean gorabeherak izan dira goizean goizetik. Azken egunetako euriteek gauerditik aurrera luiziak eragin dituzte, azkena goizaldeko 5:30ak aldera izan da eta errepidea itxi dute. Duela gutxi zabaldu dute errailetako bat eta txandakako pasabidea ematen ari dira. Errepidea itxita egon den bitartean, ibilgailuak Iñurrista industria gunetik eskuinerantz doan pistatik barna joan dira eta auto ilarak ere izan dira, errepidea estua delako bi auto aldi berean pasa ahal izateko.