Korrikaren alde hiru kilometro erosi dituzte

Juana Mari SAIZAR 2015ko ots. 19a, 10:18

Korrikaren 19. edizioa antolatzeko lanak au­rrera doaz eta sarri iri­tsiko da gurera euskaren aldeko lasterketa. Aurtengoan ere aresoa­rrek beraien puxka ja­rri dute korrikari lagun­tzeko. Norbanakoen aportazioez gain, hiru kilometro erosiko ditu herriak: bat udalak, bes­tea Lagun Artekoek eta bestea herriko eragile ezberdinek: an­tzerki taldeak, eskolak, Guraso Elkarteak... martxoaren 21 goizaldean pasako da, goizeko 5k aldera Leitzatik Berastegira bidean eta seguruenik tarte horretan izango dira gure kilometroak. Zehaztuko dugu hobeto datorren alean. Dena dela hainbeste kilome­tro korrika egiteko entrenamentuak egiten ere hasi beharko dugu!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun