Irakurle taldea martxan jarri nahi du Euskara Taldeak

Juana Mari SAIZAR 2015ko ots. 19a, 10:13

Izen-ematea martxoaren 14ra arte

Euskara taldeak dinamika berri bat jarri nahi du martxan herrian, irakurle talde bat osa­tzea hain zuzen. Irakur­tzea gustuko duzu? Eta irakurritako horretaz lagunarekin edo ondokoarekin hitz egitea? Hala baldin bada izanen duzu aurrerantzean ho­rretarako aukera, urrutira joan gabe, herrian bertan. Interesa dutenek, Euskara taldeak Sastinean jarri duen ­orrian eman dezake izana. Izen ematea mar­txoaren 14ra arte egin ahalko da. Gero izena ematen duten guztiekin bilera bat egiteko asmoa dute, denen artean irakurle taldearen  fun­tzionamentua, maiztasuna eta antolamentua orokorrean zehazteko. Animatu zaitezte probatzera, oso esperientzia polita izan liteke eta.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun