Santa Ageda bezpera ospatu zen

JM BARRIOLA 2015ko ots. 19a, 09:58
JM BARRIOLA

Ohitura zaharrari jarrituz, dozenaka haur eta gaztetxo ibili ziren eguardi artean kantu kantari eta eskean herritik barrena. Arratsaldean baserrietara joateko denbora izaten da eta ausartenak halaxe ibili ziren. Beste urte batez, Leitzako Kultur Taldeak antolatuta, 18:30ean hasi eta herritar kuadrila bat, kalejiran ibili zen trikitilari eta bertsolarien laguntzarekin. Aurreko urteetan baino herritar gutxiago hurbildu baziren ere, hotz handiari aurre egin eta karrapean mokadutxoa eginez bukatu zuten kalejira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun