Pasa den elur ekaitzak ohiko arazoak eta paisai ederraz gain, elurrarekin gozatzeko aukera bikaina eman du. Dozenaka izan dira gure mendietan ibili direnak bai ibilbideak osatuz eta baita eskiatzen ere. Eskiatzaileak, Leitzako mendi garaiena den Eguzkizko-muñoa inguruetan ibili dira. Oso elur ona izan da beraientzat, elur-hautsa eskiekin irristazeko hoberena dena, beraien ahotan. Udalak eskerrak ere eman nahi dizkie herriko suhiltzaile boluntarioei egin duten lanagatik, bi istripu izan ziren egun horietan eta beraiek ibili ziren erreskate lanetan aurreko muturrean.