Aldizkari hau esku artean duzuenerako pasatuak izanen dira inauterietako ospakizunik gehienak, mozorroen baserriz baserriko ibilaldiak, zahagi dantzak, eskola brasildarraren dantzak eta umorea eta gainerako herritarren disfrazak eta karrozak. Baina, ohi bezala, mozorroen kontuen eguna geldituko da karnabalen ondoko larunbaterako.
Otsailaren 21ean, 12:00etan poteoa eginen dute Igandea txarangarekin. 14:00etan bazkaria izanen dute eta bazkalondo luzearen ondorik, arratsaldean berriz ere poteoan ibiliko dira Igandea txarangarekin. Gauean, Los Webotes taldea ariko da Gaztetxean, eta seguruena, batzuentzat goizaldeko ordu txikietan bukatuko dira, orain bai, inauteriekin lotutako ospakizunak.