Irakurle taldea martxan jarri nahi du Aresoko Euskara Taldeak

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 20a, 08:47

Izen-ematea zabalik dago martxoaren 14ra arte

Aresoko Euskara taldeak dinamika berri bat jarri nahi du martxan herrian, irakurle talde bat osatzea hain zuzen. Irakur­tzea gustuko duzu? Eta irakurritako horretaz lagunarekin edo ondokoarekin hitz egitea? Hala baldin bada izanen duzu aurrerantzean horretarako aukera, urrutira joan gabe, Areson bertan. Interesa dutenek, Euskara taldeak Sastinean jarri duen ­orrian eman dezake izena martxoaren 14ra bitarte.

Gero izena ematen duten guztiekin bilera bat egiteko asmoa dute, denen artean irakurle taldearen funtzionamentua, maiztasuna eta antolamentua orokorrean zehazteko. Animatu zaitezte probatzera, oso esperientzia polita izan liteke eta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun