Leitzako Kontsumo Taldeak hitzaldia antolatu du otsailaren 19an, ostegun arratsaldeko 7etan Atekabeltzen. Koop57 EH-ko Lier Gonzalez eta Fiareko Beñat Irasuegi izanen dira hizlariak eta ohiko bankuez aparte gure diruak eta aurrezkiak antolatzeko zein modu dauden azalduko dute.
Zerbitzu finantzieroak eskaintzen dituzten ez-ohiko erakundeen egitekoa azalduko dute, nola ekonomia soziala, banku etikoa... irabazi ekonomikoen gainetik jartzen dituzten.