Otsailaren 7an, larunbatean, ospatuko dituzte Aranoko inauteriak. Goizeko 8:30ean abiatuko dira zomorroak puska biltzera. Izer eta Alabier trikitilarien piezak izango dituzte bidean lagun, azken dozena bat urtetan bezalatsu. Zomorroen bazkaria izango da gero eta 17:00etatik aurrera zahagi-dantza. Gauean Garikoitz eta Iñaki trikitilariek giroko dute afalondoa.