huts

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

Dena prest Orantzarori ongietorria egiteko

Gero eta gutxiago gelditzen da Eguberrietarako eta horrekin batera, Orantzaroren bisita ere laster izanen dugu, abenduaren 24an, zehazki. Egun horretan, 12:00­­etan, neska-mutikoek kalejira eginen dute Oran­tzaro eta Mari Domingi­re­kin eskolatik plazara. Han gozokiak banatuko dizkiete Oran­tzaroren lagun­tzaileek.

18:30ean etorriko da Orantzaro, eta Orantzaro­ pesta eginen da, Maimur, jentille eta galtxagorriekin, Oran­tza­ro sua piztuz. Gero kale­jira eginen da.

 

Eguberrietako ekitaldiak eskolan

Aurtengo azken eskola egunean, hilaren 22an, eskolako ikasleek urteroko jaialdia eginen dute. Zi­kloka banatuta, ikuskizuna eskainiko dute eta irakasleak ere eginen dute beraiena. Ondotik, Gura­so Elkarteak pintxoak emanen ditu­.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun