Arrojado a los leones liburua aurkeztuko du Sabino Cuadra Amaiurko diputatuak otsailaren 5ean, ostegunean 19:30ean Torrean. Harrera Elkarteak antolatu du hitzaldia. Liburu horretan, urte luzez militante izandako batek kongresuan izandako bizipenak biltzen dira. Pribilegioen, gorteko trikimailuen eta abarren berri ematen du. Euskal Herrian zabaltzen ari den agertoki politiko berriaren testuinguruan, Madrilera abiatu zen ezker abertzaleko diputatu baten testigantza da.