Sabino Cuadraren hitzaldia Torrean

JM BARRIOLA 2015eko otsailaren 5a

Arrojado a los leones liburua aurkeztuko du Sabino Cuadra Amaiurko diputatuak otsailaren 5ean 19:30ean Torrean. Harrera Elkarteak antolatu du hitzaldia. Liburu horretan, urte luzez militante izandako batek kongresuan izandako bizipenak biltzen dira. Pribilegioen, gorteko trikimailuen eta aba­rren berri ematen du. Euskal Herrian zabal­tzen ari den agertoki politiko berriaren testuinguruan, Madrilera abiatu zen ezker aber­tzaleko diputatu baten testigantza da.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun