Erleta eskolako Denok bat guraso elkarteak, gizarte zerbitzuen laguntzarekin hitzaldiak antolatu ditu. Autoestima, autonomia eta gatazkak landuko dituzte Mari Oloriz Landa psikologoarekin otsailaren 10 eta 17an, 15:00etatik 17:00etara Erleta eskolan. Martxoaren 10 eta 17an berriz, Sexualitatea familia eremuan izanen dute hizketagai 15:00etik 16:30etara Erleta eskolan hau ere.