Udalak herrian zeuden premiak ikusita zenbait egitasmo iragarri zituen 2015erako eta hasiak dira pixkanaka pausoak ematen. Hartutako lehendabiziko neurriak eskolako parkearekin du zerikusia, zikina, zaharra eta hondatzen hasia zegoen lurra berriagatik aldatzen hasi dira. Kautxo poriketatua izango da erabiliko duten materiala eta bi kapa emango dituzte. Aurreko astean hasi zituzten lanak eta haurrek inauteriengatik eskolan bi jai egun izan zituztela aprobetxatuz, hasiera batean egun horietan guztia egitea zen asmoa. Baina, lurzorua jartzeko eguraldi lehorra behar eta azken aldian eguraldia humeletik joan denez, obrak hasi bai baina orain geldirik daude. Aurreko lurra altxatuta dago eta ea sarri eguraldiak lagundu eta lanak bukatzeko moduan duten.
SEGURTASUN NEURRIAK
Bestetik, herrian jakina da irteera arriskutsu batzuk badaudela. Adibidez Sastinea tabernatik ateratzen dena zuzenean karretera ateratzen da. Parkeko irteerarekin ere gauza bera gertatzen da. Gainera, parke aurrekaldean guraso edota elkartera doazenean kotxe asko egoten dira aparkatuta eta horrek arazoa areagotzen du, kotxez bertatik pasatzen direnen ikuspegia txikitu, bidea estutu eta askotan irteerak oztopatuta egoten direlako. Hori dela eta parkeko eta tabernako irteeretan loreontzi batzuk jarri ditu udalak, gidatzen dijoanak ikuspegi hobea izatea da asmoa eta kotxeek puntu arriskutsu horietan ez aparkatzea. Sustoren bat pasa den arren, oraindik ezer larririk ez da pasa, baina hobea da aurretik eskuhartzea ondoren damutzea baino. Beraz saiatu gaitezen denok, txofer doazenak mantxoago joanaz eta aparkatu behar dutenak irteerak libre utziz.
ETXEBIZITZA BERRIAK
Herrian eraikitzekoak diren etxeetan jendea apuntatzen ari da eta esan digutenez zerrenda osatzeko azken bost plaza geratzen dira. Horiek osatuz gero eraikitzeko lanak hasiko lirateke. Norbait zalantzatan badago deitu udaletxera edo agertu informazio bila. Mugi!