Lizarrako lau terdiaren barreneko eskuz banakako pilota txapelketaren finalak jokatu zituzten urtarrilaren 18an. Bi herritar izan ziren finaletan eta gozotik eta gazitik dastatu behar izan zuten. 2000. urtekoen mailan, Umore Onako Antton Apezetxeak 18-7 irabazi zion Oberenako Unai Matari eta 1999. urtekoetan, Errekan ari den Iker Salaberriak 14-18 galdu zuen Lazkaoko Iraitz Zubizarretarekin.