Inauteri giroa urtarrilaren 30 eta 31n zabalduko da Areson

Juana Mari Saizar 2015eko urtarrilaren 29a

Larunbatean baserrietako eskean ibilik dira Lagun Artekoak. Artxiboko argazkia

Karroza desfilean parte hartzera animatu nahi dituzte herritarrak

Aresoko inauteriak urtarrilaren 30 eta 31n ospatuko dira. Urteroko ohiturarekin jarraituz, ostiralean haurrek eskolatik kalejira egingo dute herrian barrena eta hori amaitzean merienda izango dute. 18:00etan hasiko da herriko eskea eta musikaren erritmoan harat eta honat giro bikainean ibili nahi duen orori gonbitea luzatua dago. Gauean Lagun Artekoek afaria egingo dute Pake Toki elkartean. 22:00etan berriz Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da, hau ere, Pake Tokin. Musean aritu nahi duenak momentuan bertan eman beharko du izena.

Larunbata egun handia

Larunbata izaten da inauterietako egun handia. Goizean goizetik baserrietako eskean ibiliko dira Lagun Artekoak. Bateko arin arin, besteko fandango... baserrietan eskaintzen dizkieten mokadu goxo eta tragoxka artean pasako dute gazteek eguna. 17:00ak aldera itzuliko dira herrira eta orduan egingo da karrozen kalejira. Aurten antolatzaileek saiakera egin nahi dute karroza desfile hau indartzeko. Horregatik, herritarrak animatu nahi dituzte beraien karrozak ateratzera, familian, lagun artean... ez du ezer handiegirik behar! Zerbait pres­tatu eta kalera! Gainera aurten nahiz eta antzerkirik ez egon, karrozek emanaldiren bat egin behar dutela aipatu dute. Beraz, ikusi beharko da zer prestatu duten herritarrek! Aurten berrikuntza bat ere izango da, trikipoteoa antolatu baitute herrian barrena. 21:30ean afaria izango da Pake-Tokin eta afal ondoren musika eta pa­rranda.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun