Leitzako inauteriei modu ikusgarrian esan diete adio aurtengoan ere. Goizean erasote auzoan eskean ibili eta haurrek puzgarri eta jokoekin gozatu ondotik, iluntzean heldu zen eguneko hitzordu nagusia. Eguzkia izkutatu orduko, atsaure kalejira abiatu zen Atekabeltz gaztetxetik. Herriko musikariek girotuta, xirimiriak ez zuen jendea izutu eta han eta hemen geldialdiak eginaz herrian barrena ibili ziren kalejiran. Atsaure tradizionalak soinean zeramatzatenak ere asko izan ziren: koloretako txapel, estalitako aurpegi, animalia larru eta adar ikusgarriekin. Kale nagusian barna ibili ziren eta karrapean bukatu zuten ibilaldia. Bertan dantza eta kantak eskaini ondotik, Gabezin taldekoen txanda izan zen, haiek girotu zuten gaua erromeri giroan.Ikusi bideoa