Leitzako kaleak kolore eta umorez bete ziren igandeko gurdi desfilean

TTIPI-TTAPA 2015ko urt. 26a, 13:04

Urtero bezalaxe leitzarrek erakutsi zuten badutela imajinazioa eta ingurukoak barrezka jartzeko abilezia. Eneritz Iraola

Astelehenean eskea eta asteartean atsaureen kalejira dira hurrengo hitzordu nagusiak

Ilbeltzaren 24an zabaltzen hasia zen inauteri giroak, igande eguerdian jo zuen goia Leitzan. Urtero bezalaxe herritarrek erakutsi zuten badutela imajinazioa eta ingurukoak barrezka jartzeko abilezia. Mota guztietako mozorro eta gurdiak egon ziren ikusgai: afrikarrak, kubatarrak, pailazoak, txotxongiloak, kaxeroiak, veneziarrak... ikusi bideoa Gaur berriz, auzoetako eskean dabiltza goizean goizetik eta asteartean inauteriei adio esateko, atsaureen kalejira izanen da hitzordu nagusia.

Ilbeltzaren 24an zabaltzen hasia zen inauteri giroak, igande eguerdian jo zuen goia Leitzan. Urtero bezalaxe herritarrek erakutsi zuten badutela imajinazioa eta ingurukoak barrezka jartzeko abilezia. Eguerdiko 12etan abiatu ziren industrialdetik gurdiak, mota guztietakoak eta ikusgarriak oso. Tartean ziren afrikarrak, kubatarrak, pailazoak, txotxongiloak, kaxeroiak, veneziarrak... Kale nagusian ikusle ugari zeuden beraien esperoan. Arretaz egon ziren musikaren erritmoan eskaintzen zizkieten dantzei begira eta baita egiten zituzten erokeriei begira ere. ikusi bideoa

Astelehenean eskea eta asteartean atsaureen kalejira

Goizean goiz elkartu eta Gorriztaran, Arkixkil, Sakulu eta Erreka auzoetan barna dabiltza gaur gazteak. Arratsaldeko 17:00etan umeen kalejira izango da eta ondoren txokolatada eta goxokiak banatuko zaizkie. Iluntzean eta gauean Orkestra gizonaren emanaldia izanen da plazan. Bukatzeko, ilbeltzaren 27an, asteartean, Erasote auzora eginen dute eskea mozorrek. Puzgarri eta jokoak, bazkaria... antolatu dituzte eta iluntzean atsaureen kalejira izanen da hitzordu nagusia. Gabezin taldearen kontzertuarekin esanen diete adio inauteriei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!