Haurrentzako masaje tailerra antolatu dute gizarte zerbitzuek

JM BARRIOLA 2015eko urtarrilaren 22a

0-12 hilabete arteko haurrentzat masaje tailerra antolatu dute gizarte zerbitzuek. Lotura afektiboak egin eta indartu, koliko zein haizeekin lagundu, umeen loa erraztu, haurrarekin gustora egoteko tartea hartu, zainketa eta haziketari buruzko zalantzak eta kezkak argitu eta konpartitzeko tartea eskaintzea da tailer hauen helburua.  Mentxu Isturitz gizarte hezitzaileak zuzenduko ditu saioak eta ostiraletan, otsailaren 6, 13, 20, 27 eta mar­txoaren 6an izanen dira Udaletxeko lehenengo solairuan 10:30etik 12:00ak arte. Plaza mugatuak daudenez interesa dutenek ilbeltzaren 28a baino lehenago deitu beharko dute Gizarte Zerbitzuetara  948510840 zenbakira, informazio gehiago ere bertan eskuratu liteke.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun