Ilbeltzaren 10ean Bilbon egindako manifestazioara herritar ugari joan ziren. Hiru autobus bete ziren Leitzan, guztira 170 herritar inguru bilduta eta euren kotxea hartuta gehiago ere joan ziren euskal presoen eskubideen alde elkartasuna adierazteko asmotan. Handik bi egunetara Euskal Herrian izan ziren atxiloketei erantzunez 60 herritarrek konzentrazioak egin zituzten Aski da! errepresioari stop eta atxilotuak askatzeko eta konponbideari erasorik ez izatea aldarrikatuz eta honetaz gain, ekitaldi desberdinak ere burutu dira.