Uholde arriskuak ekiditeko zenbait lan egin dituzte

JM BARRIOLA 2015eko urtarrilaren 22a

Franki errekako behekaldeko eta Larbai­de­giko bideko arazoak konpondu dituzte

Azken urteetan euriteen ondorioz kalte handiak izan dira. Esate baterako, Leitzalarretik etortzen den Franki ­erre­kako beheko partean, baserri ondoan,  urak bidea ia eraman zuen duela urte gutxi. Geroztik erdi zintzilik zegoen he­rri bidea. Egoera aztertu ondoren beharrezko baimenak eskuratu eta ha­rriekin pareta bat eraiki da. Horrela, bidea egonkortu eta neguan errekak izaten duen  ur emari handietatik babestea da asmoa. Larbaidegiko bidean ere sortzen dira arazoak. Bertan euriteen ondorioz erreka osoa sortu eta bidetik joaten da, kalte ugari eraginez.  Auzotarren eskariari erantzun eta hodia sartu da ur emaria bes­te aldetik bideratzeko. Udalak eta auzotarrek elkarlanean burutu dute lan hau auzolanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun