Ezin aipatu gabe utzi Eguberrietako ospakizunak, Olentzero eta Maridomingi eta Errege Magoak urtero bezala agertu baitziren herrira. Baina orain aurrera begiratu eta karnabalak ditugu begibistan. Dagoeneko Guraso Elkarteak egin du bilera eta erabaki du inauterietako astelehenerako aurtengo gaia: Brasil. Bazkarirako txartelak ere laister jarriko dituzte salgai Elenan ostatuan eta Ximonen harategian.