Behekolandako gimnasioko urteko kuota ordaintzeko epea zabalik da

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 22a

Gaur egun 59 bazkide ditu Asinko aldeko zerbitzu berriak

Joan den ekainaz geroztik kirola egiteko aukera berria zabaldu zuen Udalak, Behekolandako gimnasioarekin. Ordura arte herrian inoiz izan ez zen zerbi­tzua ireki zuen Asinko inguruko nabe batean, udal gimnasioa eta jendea hasi da poliki-poliki muskulazio tresnekin eta bertan dauden bes­te aparatuekin treba­tzen. Hain zuzen, udaletxetik aipatu digutenez, gaur egun 59 bazkide ditu gimnasioak.
 
Urte osorako bazkide egiteak 25 euroko prezioa du eta urte be­rrian sartuak garenez, 2015eko kuota ordain­tzeko epea zabalik dute Udaletxean bazkide direnek, baita bazkide berri egin nahi dutenek ere. Modu berean, orain arte bazkide izan eta baja eman nahi dutenek ere udaletxean jakinarazi beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun