0-12 hilabete arteko haurrentzat masaje tailerra antolatu dute Leitzaldeko gizarte zerbitzuek. Mentxu Isturitz gizarte hezitzaileak zuzenduko ditu saioak eta ostiraletan, otsailaren 6, 13, 20, 27 eta martxoaren 6an izanen dira Udaletxeko lehenengo solairuan 10:30etik 12:00ak arte. Plaza mugatuak daudenez interesa dutenek ilbeltzaren 28a baino lehenago deitu beharko dute Gizarte Zerbitzuetara 948510840 zenbakira, informazio gehiago ere bertan eskuratu liteke.
Lotura afektiboak egin eta indartu, koliko zein haizeekin lagundu, umeen loa erraztu, haurrarekin gustora egoteko tartea hartu, zainketa eta haziketari buruzko zalantzak eta kezkak argitu eta konpartitzeko tartea eskaintzea da tailer hauen helburua.