Abenduaren 19an egindako herri batzarrean azaldu zituen udal taldeak urte berrirako esku artean dituzten proiektuak. 2015eko behin behineko aurrekontuak onartu dituzte.
Baso-lanetarako bideratuko dute aurrekontuaren zatirik handiena, zehazki %13,5. Nahiz eta basoetan inbertsio handia egin, aurrekontuen orekari eustea lortuko dutela jakinarazi dute sarrerak eta gastuak paretsuan ibiliko baitira. Diru sarrerak egonkortuta tasa eta zergak izoztu egingo dira.
Iaz hasi ziren egokitzen Ibiurtik herrirako oinezkoentzako bidea. Urte osoan erabilgarri izan dadin egokitzez bukatzea proposatzen dute eta zeregin horretan 4.000 euro inguru inbertitzea aurreikusten da.
Udaran bi pertsona kontratatzea aurreikusten dute. Gastua 15.000 euro ingurukoa izango da, iaz baino %50 gehiago eta erdia diruz lagundua izago da.
Eskolako parkeko kautxozko zorua berritzeko asmoa dauka Udalak eta horretarako aukera desberdinak aztertzen ari dira. Gastua 8.000 euroren bueltan ibiliko litzateke.