Orantzaroa indarra hartzen ari da herrian

JM BARRIOLA 2015eko urtarrilaren 8a

JM BARRIOLA; E. IRAOLA

Azken urteotan indarra hartzen ari dira Orantzaroren inguruan antolatzen diren ekitaldiak. Argazkietan ikusten den moduan, etxeetako balkoi eta leiho ixkinetan Orantzaro eta Mari Domingiren irudi ugari jarri zituzten herritarrek eta eguberri egunean. Gaztetxoenek kalejira egin zuten eguerdi aldera plazaraino, txistu eta trikitixa soinuekin kaleak alaituz eta, arratsaldean, Orantzarori harrera egin zioten plazan. Eta urte sasoiari dagokion beste ekitaldi klasikoa ere antolatu zuten abenduaren 31n: San Silbestrea. Hiru kategoria desberdinetan banatu zuten lasterketa, adin guztietako korrikalariek parte hartzeko moduan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun