Sukaldaritza gizarteratzeko tresna gisa

JM BARRIOLA 2015eko urtarrilaren 8a

JM BARRIOLA

Azaroaren erdialdean hasi eta urtarrila bukaera bitarte sukaldaritza tailerra ari dira egiten. Maite Perurenak, gizarte zerbitzuko teknikariak bultzatu zuen ekimena geroz eta gizon gehiago bakarrik gelditzen ari zirela ikusi eta egunerokoan molda­tzeko bitartekoak eskaintzeko asmotan. Astean behin biltzen dira hiru orduz eta sukaldaritzako oinarrizko ezagutzak jasotzen dituzte, beraien autonomia indartzeko. Elkarlana sustatzeko, osasuntsuak eta ekonomikoak diren ohitura batzuk har­tzeko eta modu errazean errezeta berriak ikasteko aukera ematen du tailerrak. ­Errezeta liburuxka bat ere ari dira osatzen eta presio-eltzea nola erabili ikasten ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun