Abian da kale komunikaziori buruzko parte hartze prozesua

JM BARRIOLA 2015eko urtarrilaren 8a

Udaletxeko batzar aretoan bilduko dira datozen ostegunetan gaia lantzen segitzeko. JM BARRIOLA

Urtarrilaren 9an, 16an eta 30ean eginen dira hurrengo saioak

Abenduaren 12an Leitzako udaletxean Zer da gure paretek konta­tzen digutena? parte-hartze prozesuari hasiera eman zioten hainbat herritarrek.Kartel, pankarta, pintaden... inguruko kudeaketak nolakoa izan behar duen denen artean erabakitzea da asmoa. 
 
Lehendabiziko saio hau gaia kokatzeko baliatu zuten. Lehenik Iker Casanovak Euskal He­rriaren historia hurbilean kale komunikazioak eduki izan duen garran­tziaz hitz egin zuen. Ondoren udaleko kideek Leitzako kaleen egoera zein den azaldu zuten, eta amai­tzeko Markel Ormazabalek kale komunikaziorako aukera berriei buruz hitz egin zuen. Sprai, pintura eta kartelek dituzten abantaila eta desabantailei buruz ere hitz egiteko aukera izan zuten. Gainera, udaletxera bertaratzerik izan ez zutenek saioa Twitter bidez  ja­rraitzeko aukera izan zuten @leitzakoparetak sarreraren bidez. 
 
Lehendabiziko urra­tsa eman ondotik, saio garrantzitsuenak urta­rrilean izanen direla azpimarratu dute antolatzaileek, eta herritar orori gonbita egiten die bertan parte-hartu dezaten. Urtarrilaren 9an, 16an eta 30ean, arra­tsaldeko 6,30etan jarri dute hitzordua udale­txeko batzar aretoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun